16.03.2008
ESKERRAK
Baiona Berriak, gure zerredaren alde bozkatu duten 1134 Baiones bere eskermila beroenak helarazi nahi die. Lehen itzulian, bozken %7,21 lortu dugu. Emaitza hori espero genuen bezain ona ez bada ere, Baionan proiektu abertzale eta ezkertarriaren errotze sendo eta iraunkor baten adierazlea da.
Bigarren itzuliari begira, Baiona Berriaren konsignarik ez.
Lehen itzuliak agerian utzi duen datua da Jean Grenet garaitzea posible zela eta beraz ezkerreko alternatiba baten eraikitzeko aukerak badaule Baionan. Izan ere, Jean Greneten emaitzak eta ezkerreko zerreda guzien (Sozialistak + Baiona Berria + LCR) arteko aldea soilik 668 bozena dugu. Bestetik, teorian ezkerraren alde bozkatu beharko luketen auzo herrikoiek eta gazteek mail handiko abstenzioaren (%44) zati inportanteena osatzen dute.
Arrazoin horiengatik eta ezkerrak ezinbestekoa duen indar metaketaren gauzatzeko gisan, Baiona Berriak, “Bayonne Ensemble” zerrenda eramaten duen Jérôme Aguerreri akordio tekniko bat eskaintzeko iniziatiba hartu du
Zer da akordio tekniko bat ?
Edozein motatako tratu politikoak baztertuz, zerrenden batuketa “administratibo” batean laburbiltzen da. Bigarren itzuliaren ondotik, bakotxak bere hautetsiak berreskuratzen ditu, bere kokapen eta adierazpen askatasun osoa atxikiz.
“Bayonne Ensemble” zerrendaren proiektua begi onez ikusten ez duen Baiona Berriarentzat akordio mota hori formula egokiena zen. Alabainan, arlo sozialean ausardia eskasa (lurra eta etxebizitza, ahulenen sustengua, haur-zainketa, demokrazia partehartzailea...) eta Euskal Herriarekiko eta abertzaletasunarekiko perspektiba izpirik agertzen duen Jérôme Aguerreren zerrendaren programak dudakor uzten gaitu.
Arrazoinamendu beretsuarengatik, LCRk akordio mota bera poposatu du. Finean, sozialisten alde bozkatu duten Jérôme Aguerre-n bozkazaleentzat onargarri ziteken akordio mota bakarra zela suposatzen ahal dugu ere, pentsatzen badugu hauek sozialisten programa gauzatua izatea espero zutela !
Hauteskundeen ondotik, Baionan alternatibaren eraikitzeko borrokak aintzina segitzen du!
Herri hauteskundeen bozkatze sistemak Baiona Berria hautetsirik gabe uzten du. Alta, sistema proportzionala izan balitz, zinez demokratikoa, zinegotzi bat bederen lortuko genuen.
Halere, 7 urteren ondotik, Baiona Berriak zinezko ezagupen bat lortu du baionako ikuspegi politikoan.
Bestalde, herri hauteskundeen emaitzek argiki erakusten digute eskuinaren kanporatzeko ahala badela Baionan.
Baitezpadakoa da beraz lanaren segitzea datozten 6 urteetan.
08:00 Ecrit par dans Municipales Bayonne 2008 | Lien permanent | Commentaires (0) | Envoyer cette note



Les commentaires sont fermés.